miércoles, 14 de octubre de 2015

"Jolasten eta Birziklatzen" eskulan tailerra

Herriak Garbirik, Zero Zabor-Birziklaiaren bidea Debabarrenean, Hondakinen prebeztiorako 205-2016ko programaren barruan, eskolaz kanpoko ekintzak antolatu ditu Debanaturak. "JOLASTEN eta BIRZIKLATZEN" sormen-eskulanak ikasteko tailerra NON: Debako Gela Berdean (Debanaturaren egoitzan) Astean behin, arratsaldez, “JOLASTEN eta BIRZIKLATZEN" eskulanak eskolaz kanpoko jarduera-programa, herriko haurrentzat zuzenduta bereziki baita gurasoentzat erebai, topaketarako eta elkartrukatzeko gune bezela sustatu nahi da. Horrela, euskeraz jarduera ludikoetaz gozatzeaz gain, tailer hau egingo litzateke, eskulanak eta birziklapenaren inguruan zentratuta (birziklaia, artelanak, collage,…).
Helburuak
- Haurrei, denbora librean, eskolatik kanpoan, jolasteko eta birziklaiaren gaia lantzeko jarduera hezitzaile bat eskaintzea. - Haurraren nortasunaren garapenean laguntzea eskaintzea eta baloreetan heztea (epairik gabe, garapen autonomoa, ...) - Aisialdiko eta denbora libreko ezaugarriak dituzten jardueren heziketa ikuspegi sustatzea. - Eskulan eta birziklaiaren bidez umearen sentiberatasun artistikoa lantzea - Haurra kritikoa, autonomoa, tolerantea, aktiboa eta sortzailea izatea. - Birzikaiarekin ondo pasatzea eta ikastea jolasaren bidez. - Birdintasuna, integrazioa, solidaritatea, … bezalako balioen transmisioan eragina izatea. - Kontsumo arduratsuaren eta birziklaia artistikoaren bidez sormena sustatzea.
Tailer hau ibiltaria izan daiteke eta, interesatuak egon ezkero, eskualdeko edozein herrira eraman genezake (aste berdean, Hondakinen prebeznmtiorako astean, Umeen eguna,Azoka ekologikoak,...).

No hay comentarios:

Publicar un comentario