Hondakin-prebentzioaren astea

HONDAKINEN PREBENTZIOAREN EUROPAKO ASTEA DEBABARRENEAN 2015. Urtero, azaroaren aldera, hondakinen prebentzioaren Europako astea ospatzen dela eta, ekimen honekin bat eginez eskualde mailan bai eskoletan baita herrietan ere programa bat gauzatzea proposatzen dugu. Gure ustez hondakin onena sortzen ez dena da. Prebentzioa hori da. Erronka da hondakinak murriztea, hau da, ahalik eta hondakin gutxien sortzea; baita sortutakoa berrerabiltzea ere. Azken finean, hondakinak baliabide gisa erabiltzea. Gure asmoen artean HONDAKINEN PREBENTZIORAKO JARRERA ONAK zabaltzea eta sustatzea dago, iraunkortasunaruntz apustua eginez.
Ospakizun honen bitartez, gizarte osoa (herritarrak, haurrak, gizarte elkarteak, komertzioa, enpresak, ikastetxeak, etab.) hondakinen prebentzioaren inguruan kontzientziatzea lortu nahi da.
PROGRAMAZIOA: 1. Debabarrena-truk, trukea eta bigarren eskuko stand-gunea Aste honen barruan,hain zuzen AZAROAK 28, DEBABARRENA-TRUK izenpean, bigarren eskuko eta truekerako gune (stand) bat antolatu duhu. Gune honen helburu nagusiak lirateke erabilitako objektuen berrerabilera indartzea trukearen bidez, kontsumo arduratsuagoa zein laguntzaileagoa bultzatzea eta ahalik eta herritar gehienei esperientzia praktiko honetan parte hartzeko aukera eskaintzea. Ekimen hau Deban gauzatuko da lehenengo aldiz, Debabarrenako edozein udalerrietara zabalduko litzatekeelarik. Horrela, azaroaren 28tik abenduaren 12ra bitartean, larunbatetan, egun osoa, herritarrok erabiltzen ez dituen gaiak jasotzeko Debako Udaletxearen arkupetan egongo gara.
eta gainera 2. TAILERRAK ETA JOLASAK UMEENTZAKO: o JOLASTEN BIRZIKLATU gynkana! izenburupean, hondakinak gutxitzeak eta sortzen ditugun horiek birziklatzeak eta bererabiltzeak duen garrantzia ikusita, Debako haurrak hondakinen inguruko gynkana-jolas batean parte-hartzeko aukera izatngo dute, Debanatura elkarteko kideek dinamizatuko dutelarik saioa. Hau dela eta, datorren larunbaterako, AZAROAK 28, Debanatura elkarteak, herriko 7 urtetik gorako haurrei zuzenduta, GYNKANA-jolas bat antolatu du: "saskiratu birizklatzeko!!!". Modu dibertigarrian eta dinamikoan, hondakinen murrizpenaren eta bererabilpenaren inguruan, berziklaiaren eta bilketa selektiboaren inguruko ezagutzak eta gaitasunen trasmisiorako diseinatutako jolasak.
Honetaz gain: urtarrilaren 31ra arte, 3.
Herriak Garbirik nahi dugu, ekin! BIDEO-LEHIAKETA antolatu dugu, hondakinen prebentzioaren gaineko kontzientziorako jarrerak onak sustatuz, ekimen bereziren bat proposatu eta ekidin beharko dute. Aurkeztuko diren proposamenen, ekimenen eta ideien artean sari oso interesgarriak banatuko dira.
Gaia, hau izango litzateke, "Zure janaria ez da hondakina", etxean zer zarama sortzen dugun eta kopurua nola gutxitu ahal dugun aztertuz, hondakin horiek birziklatzeko, murrizteko eta berrerabiltzeko ideiak proposatzeko. Lehiaketaren helburu hauen barruan, bideo motz baten bitartez, kontsumitu beharreko elikagaiak egoki kudeatzeko beharra nabarmentzeko eta, hala, zaborrarik ez sortzeko eta biohondakin gutxiago sortzeko ideiak baloratuko dira. NORI ZUZENDUTA: • LHko eta DBH-ko ikastetxe publiko, kontzertatu edo pribatuetan ikasten ari diren 10 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendua da lehiaketa. • Maila bereko bi eta hiru laguneko taldeetan hartuko dute parte gazteek proiektuan. Anima zaitezte eta parte hartu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario