sábado, 13 de febrero de 2016

Herriak garbi nahi ditugu, ekin! bideo-lehiaketa apirilaren 7ra arte luzatzea erabaki izan dugu!

Herriak garbi nahi ditugu, ekin! bideo-lehiaketa "Zaborra murrizteko proposamenak" Pasa den 2015. urteko azaroan ospatu izan zen Europako Hondakin-prebentziorako Astean, Debanaturak, Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzaz, “Herriak Garbi nahi ditugu, ekin!” lelopean bideo-lehiaketaren lehenengo edizioa abiarazi zuen. Bideoak aurkezteko epea apirilaren 7ra arte luzatu izan dugu!! Gaia, hau izango litzateke, "Zaborra murrizteko proposamenak", eskolan, etxean, kalean, zer zarama sortzen dugun eta kopurua nola gutxitu ahal dugun aztertuz, hondakin horiek birziklatzeko, murrizteko eta berrerabiltzeko prozesuak lantzea eta hortik hondakin-prebentziorako ideiak proposatzea bideo baten bitartez. Lehiaketaren helburu hauen barruan, kontsumitu beharreko elikagaiak egoki kudeatzeko beharra nabarmentzeko eta, hala, zaborrarik ez sortzeko eta biohondakin gutxiago sortzeko ideiak baloratuko dira. Lehenengo edizio honetan, lehiaketak bi atalak ditu:
1. Lehen Hezkuntzako 3. zikloetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleei zuzenduta dagoena.
2. Herritarrei oroar, gaztelekuak, ludotekak, guraso elkarte eta familiei zuzenduta dagoena.
• 1go atala: Hamar eta hamalau urte bitarte badituzue (hiruko taldetan) eta sortzen ditugu hondakinen bolumena nola murriztu baldin badakizue, konta iezaiguzue bideo motz baten bitartez. Bi minutu nahikoa izango dira.
• 2. atala: 14 urtetik gorakoentzat, herritarrei oroar, gaztelekuak, ludotekak, guraso elkarteak eta familiei zuzendutako lehiaketa (lauko taldetan): hondakin-prebentzioaren arloan kontzientziorako jarrerak onak sustatzeko, adierazi gauzatuko duzuen ekimena (sentsibilizazio-jarduera, konponbideren bat, etabar). Lehenbizi, zuen inguruan hondakin sorkuntzarekin lotutako benetako arazo bat detektatu ondoren, zaborrak murrizteko konponbide berritzaile bat bilatu eta bururatuko zaizuen ideia konta iezaiguzuea bideo-labur baten bidez ere. Bi minutu nahikoa izango dira.
Berdin du nola egiten duzuen: mugikorrarekin, bideokamerarekin, kamera digitalarekin...garrantzitsuena parte hartzea da, eta zuen ideiak Hondakin-prebentziorako abian jarri dugun Herriak Garbi, zz-birziklaiaren bidea Debabarrenean proiektuaren zati bilakatzea. Ekimen horrek gizartea sentsibilizatzea luke helburu, gure eskualdean sortzen ditugun hondakin kopuruaren murrizketan laguntzeko eta duen garrantziaz jabetzeko. Debanaturatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, lehiaketa hau lehendabiziz antolatu izan dugu, eta proposatuko dituzuen bideoei ahalik eta oihartzun handiena emateko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako, zuen lankidetza beharko genuke. Lehen aukeraketa gainditutako bideo guztiak proiektu honentzako sortu izan dugun Facebook orrian ipiniko ditugu, eta "Atsegin dut" gehien jasotzen duen taldearen bideoak sari berezia eskuratuko du. Horretaz gain, irabazleak egongo dira kategoria bakoitzean. Parte hartzeko interesa baduzue, ikus itzazue lehiaketaren oinarriak http://herriakgarbirikzzb.blogspot.com.es gure blog-ean. Informazio gehiago behar izan ezkero edota edozer zalantza duzuela, ipini harremanetan debanatura@hotmail.com eta atsegin handiz lagunduko dizuegu. Animatu eta parte hartu! Zain izango gaituzue!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario