Lehiaketaren oinarriak

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
• Lehiaketaren 1go atalean: LHko eta DBH-ko ikastetxe publiko, kontzertatu edo pribatuetan ikasten ari diren 10 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendua da lehiaketa (hiruko taldetan).
• Lehiaketaren 2. atalean: herritarrei oroar, gaztelekuak, guraso elkarteak eta familiei zuzenduta(lauko taldetan): • Talde bakoitzak bideo bakarra aurkeztu ahal izango du. • Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da gazteen guraso edo tutore legalek, bideoarekin batera, izena emateko fitxan bertan (eskatu beharko diguzue) beren baimena ematea adingabeari, oinarriak onartzea eta bertan esandako guztiarekiko adostasuna salbuespenik gabe adieraztea.
• Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea eta epaimahaiaren erabaki onartzea dakar berekin. Oinarrien zatiren bat ez dela onartzen adierazteak lehiaketatik baztertzea ekarriko du eta antolatzaileek ez dute, beraz, parte-hartzailearekiko konpromisoa betetzeko erantzukizunik izango. • Antolatzaileek beretzat gordetzen dute lehiaketaren jardun egoki eta arauen araberakoari iruzur egiten dion, hura aldatzen duen edo hondatzen duen lehiakide oro kanporatzeko eskubidea. • Antolatzaileek beretzat gordetzen dute, halaber, sustapena laburtzeko, luzatzeko, aldatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea, baldin eta hura gauzatzea eragozten duten aparteko gertakariren bat gertatuko balitz; kasu horretan horren berri emango litzateke lehiaketako parte-hartzaileek ez dezaten kalterik jaso.
Gaia, hau izango litzateke, "Zaborra murrizteko proposamenak", eskolan, etxean, kalean, zer zarama sortzen dugun eta kopurua nola gutxitu ahal dugun aztertuz, hondakin horiek birziklatzeko, murrizteko eta berrerabiltzeko prozesuak lantzea eta hortik hondakin-prebentziorako ideiak proposatzea bideo baten bitartez. Lehiaketaren helburu hauen barruan, kontsumitu beharreko elikagaiak egoki kudeatzeko beharra nabarmentzeko eta, hala, zaborrarik ez sortzeko eta biohondakin gutxiago sortzeko ideiak baloratuko dira. LANEN EZAUGARRIAK • Gehienez bi minutu iraungo dute bideoek. • Bideoak proposatutako gaiari buruzkoak izango dira eta lehiaketaren mezua islatuko dute: etxean zer zarama sortzen dugun eta kopurua nola gutxitu ahal dugun aztertuz, hondakin horiek birziklatzeko, murrizteko eta berrerabiltzeko ideiak proposatzeko eta, honekin bat eginez, kontsumitu beharreko elikagaiak egoki kudeatzeko beharra nabarmentzea eta, hala, zaborrarik ez sortzea eta biohondakin gutxiago sortzea, hain zuzen ere. Gai horiei egokitzen ez zaizkien bideoak automatikoki baztertuko dira. • Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango da. Audioan erabili ez den hizkuntzan azpi-tituluak gehituko zaizkie. • Lan guztiek antolatzaileek emango dizkien hasierako eta amaierako karatulak erabiliko dituzte. Debanatura elkartearekin harremanetan eskuratu ahalko dira karatula horiek (debanatura@hotmail.com). Karatulak ez erabiltzeak lana ez onartzea ekarriko du. • Gerora http://herriakgarbirikzzb.blogspot.com.es/ blog-inguruetan eta sare sozialetan barrena hedatzeko moduko formaturen batean aurkeztu beharko dira bideoak (FLV, MOV, WMV…), eta modu digitalean bidaliko da: pren-drive, DVD edota bezalako euskarrietan, edo Dropbox zein WeTransfer plataforma digitalen bitartez. SARIAK
Hiru kategoria aurreikusi dira: • LHko (6.maila) ikasleek egindako bideoak • DBHko (1go eta 2 mailak) ikasleek egindako bideoak • Herritarrak ( herritar oroar, gaztelekuak, ludotekak, guraso elkarteak, familiak, etab) egindako bideoak
1go kategoriako (LH) talde irabazlearen kide bakoitzarentzat gazte-multiabentura udaleku irekien matrikula bana eta ingurumen jarduera bat ikastetxearentzako, bere gela osoarentzat (Debanaturaren Ingurumen Hezkuntzako Eskaintzatik irteera edo tailer bat aukeratu ahalko dute)
2. Kategoriarako (DBH) talde irabazlearen kide bakoitzarentzat Tablet-mini bana eta ingurumen jarduera bat ikastetxearentzako, bere gela osoarentzat (Debanaturaren Ingurumen Hezkuntzako Eskaintzatik irteera edo tailerren bat aukeratu ahalko dute)
3. kategoriako (Herritarrak) talde irabazlearen kide bakoitzerarentzat Naturarekin erlazionatutako esperientzia bat Geoparkean (Kontsultatu).
•Boto gehien jasotzen duen bideoarentzako saria: talde irabazlearen kide bakoitzerarentzat barku-iteera bat Flysch-era Debatik, erreserba bana. «Debanaturaingurumenheziketa”» Facebook orrian «Atsegin» gehien jasotzen dituen bideoaren egileek sari berezia izango du. Saria hau bakarra da eta hiru kategorietarako balio du. LANAK BIDALTZEA Debanatura elkarteko helbide elektronikora, debanatura@hotmail.com , bidaliko dira lanak 2016eko apirilaren 7a baino lehenago. Lanekin batera izen-emate fitxa gehitu beharko da (fitxa hau guk bidaliko genizueke), gurasoek edo tutoreek behar bezala beteta eta sinatuta. Bidaltzen den fardelean erreferentzia hau agerraraziko da: "Herriak garbi nahi ditugu, ekin!” bideo lehiaketa. Lehiaketan eskatzen diren betekizun guztiak betetzen dituzten lan guztiak DEBANATURAren komunikazio-kanaletan argitaratuko dira. Lanak entregatzeko helbidea: debanatura@hotmail.com edota J.M.Ostolaza kalea, 12, 20820, Deba, Gipuzkoa COPYRIGHT eta DATU PERTSONALEN BABESA inguruako zehaztapen gehiago guri eskatuz eskuratu ahalko duzue. HARREMANETARAKO Zalantzaren bat argitu behar izanez gero, helbide elektroniko honen bitartez jarri ahal izango dira harremanetan parte-hartzaileak antolatzaileekin: debanatura@hotmail.com, bestela, 94 319 11 72 telefonoan edota 695 783 656 mugikorraren zenbakian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario