Hezkuntza Eskaintza

Zero Zabor-Birziklaia Bidearen tailerrak.
Euskal Herri guztian, Agenda Eskola 21ek ikasturtean zehar hainbat ekintza izaten ditu programatuta ikastetxeetako ikasleentzako. “Eskolak Garbirik”, kanpaina eskolarraren barruan gure gizarteak duen Kontsumoa eta, aldi berean, sortzen dituen hondakinen arazoei buruz hausnarketa bat badago eta oraingoan, Debabarrenako ikastetxeetako LH 3 zikloko eta DBH 1-2 mailako neska-mutilei egokitu zaie aztertzea. • NORI ZUZENDUA: Debabarrenako edozein ikastetxeak parte-har zezakeen, L.H.ko 6. mailaren eta D.B.H.ko 1go maila (2. maila izan daiteke ere) ikasleei zuzenduko zaie. • METODOLOGIA: Metodologia aktiboak eta parte-hartzaileak erabiltzen dira, ikaslearengan fokatuak eta konpetentzietan oinarrituak, elkartasuna, lankidetza, pentsamendu kritikoa, ekintzaletasuna eta konpromisoa landuz. • ESKAINTZA: Guztira 2 tailer-sekuentzia desberdin eskaintzen dira (dohainik guztiak). Ikastetxe bakoitzak bi tailer-sekuentziak burutu ditzake, edo horietatik nahi duena aukeratu, bere beharren arabera.
• TARIFA: Gipuzkoako lurraldeko ikastetxeentzat guztiz DOHAINIK. Bizkaia, Araba eta Nafarroako ikastetxeentzat, kasu bakoitza aztertu beharko da, bainan orokorrean, honako prezio hauek aplikatuko dira (egun bakoitzean gehienez 3 saio): o Tailerra: 50 €. o Bertaratze denbora: 20 €/h. o Bertaratze distantzia : 0,25 €/km. + peajea (j/e). • KONTAKTUA: Diego Mendoza (debanatura@hotmail.com). Proposatzen diren tailerrak hauek izango lirateke: 1.Hor Konpost-onaren tailerrak-Sekuentzia didaktikoa. Proiektuari ekin aurretik, ikasleek konpostari eta hiri-hondakinen kudeaketan betetzen duen eginkizun garrantzitsuari buruzko oinarrizko ezagupenak jaso behar dituzte. Aldez aurreko lan hori beharrezkoa da konpostgintzaren aldeko sentsibilizazioa handitzeko eta, horrela, besteak sentsibilizatzeko lanean emaitza hobeak lortzeko: ikasleek ideiak argi eduki behar dituzte, besteak errazago kontzientziatzeko. Horretarako, Hor konpost-onaren tailerra-sekuentzia didaktikoa jasoko dute.
Tailer honetan konposta zer den, zergatik eta nola egiten den azaltzen da, eta nahi izanez gero, eskolan bertan konpostatzeko proiektu bat martxan jartzeko laguntza guztia eskaintzen da ere.
Ohar garrantzitsua: Hor konpost-onaren tailerra-sekuentzia didaktikoa jasotzeko ez da ezinbestekoa izango ikastetxean bertan konpostagune bat izatea edota sortu behar izana.
2. Birziklaiaren eskola tailerra: Birziklapena, Berrerabilpena, Beheratzea (murriztea, alegia) eta gero, Birpentsatzea. Ondoren, beren hamaiketakoarekin sortzen diren hondakinen auditoria bat egingo dute ingurumen konpromisoak hartzeko.
Zenbat hondakin sortzen dugun eta horiekin zer gertatzen den aztertzen da. Ikasleek euren egunerokotasunean sortzen dituzten hondakinak murrizteko 4 teknika landuko dituzte: Beheratu, Berrerabili, Birziklatu eta Birpentsatu. Posible ote da Zero Zabor bidetik gure Eskola bideratzea? eta Zero Zabor Eskola izatea? Zero zabor jokamoldea zer den eta merezi ote duen aztertzen da tailerrean zehar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario