Eskola-konpostaketa

. ESKOLA-KONPOSTAKETA
Konpostagintza gaiari dagokionez, gure eguneroko bizitzan sortzen ditugun hondakin organikoak aztertuko ditugu. Gero, haien kudeaketak sortzen dituen arazoak aztertu eta nola konpon daitezkeen ikusiko dugu. Zehazki, etxeko konpostatze-prozesua aztertuko dugu: konposta nola eta zergatik sortzen den. Izan ere, konposta ikastetxean bertan egin dezakegu, jarduera praktiko eta erraz baten bidez.
Proiektu honen helburuen artean ikastetxean sortzen diren hondakin organikoen proportzio bat konpost bihurtzea litzateke, ikastetxean konpostagune bat sortuz. Horrela, jangelan sortutako materia organikoaren proportzio txiki bat bertan kudeatzeko konpostajerako sistema bat ezartzea proposatzen dugu, konpostagailu egokien bidez.
Proiektuan parte-hartzeko interesa erakutsiko duen ikastetxe batek konpostaketarako gunerik ez balu konpostaketa gune bat sortzeko proposamena helaraziko zaio. Hau gauzatzeko, Mankomunitateari eta dagokion Udaletxeari gune honetarako beharrezkoak izango diren konpostagailu, edukiontzi bereziak eta beharrezko azpiegitura ezartzea eskatuko zaizkie. Halabaina, lehen aipatu den bezala, tailerra-sekuentzia didaktikoa jasotzeko ez da ezinbestekoa izango ikastetxean bertan konpostagune bat izatea edota sortu behar izana. Debanatura elkarteak proposatuko du, beraz, konposta egiteko sistema bat ikastetxean bertan, saio piloto gisa, eta ikasleak parte-hartze aktiboa izango dute, irakasleek gidari eta laguntzaile papera jokatu beharko dutelarik.
Eskola-Konpostaketa proiektuaren iraupena Eskolako konpostaketaren proiektua gauzatzeko epea hiruhileko baten eta ikasturte osoaren artekoa izango da, ikastetxearen eta proiektuari eskaintzen zaion denboraren arabera. Proiektua denboran antolatzeko proposamena ondorengoa izango litzateke:
Hondakinen kudeaketa integralaren aholkularitza
Ikastetxe batek Konpostaketarako gune bat sortzeko interesa erakutsiko duenean, Debanatura elkartetik aholkularitza teknikoa eskainiko da, honen funtzionamendu egokiaz eta bere jarraipenaz ardura hartuko lukelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario