Herriak Garbi nahi ditugu, ekin! bideo-lehiaketa

HERRIAK GARBI NAHI DITUGU, EKIN! BIDEO LEHIAKETAREN 1GO.EDIZIOA


Bideoak aurkezteko epea apirilaren 7ra arte luzatu dugu!! 











Herritarrak oroar eta Ikastetxeak erebai, gizartearen eta ingurumenaren premiei erantzun nahi badie, ingurunea ulertu eta bertan esku hartzeko ezagutzak eta gaitasunak ezarri behar dituzte, hobekuntzarako konpromisozko jarrerak eta baloreak sustatuz, eta zentzu honetan, denok, gure erabakien bitartez, eragile aktiboak garenez hondakin gutxiago ekoiztea eragin dezakegu. Nola? ba, ingurumenari kalte txikiagoa eragiten dioten jakiak aukeratu ez ezik, kontsumitu gabe zaborretara botatzen ditugun jakien bolumena murriztu ere egin baitezakegu.
Filosofia hori Debabarrena eskualdeko herritarrak oroar eta, bereziki 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoen artean zabaltzearren, pasa den 2015. urteko azaroan ospatu izan zen Europako Hondakin-prebentziorako Astean, Debanaturak, Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzaz, “Herriak Garbi nahi ditugu, ekin!” lelopean bideo-lehiaketaren lehenengo edizioa abiarazi zuen.
Gaia, hau izango litzateke, "HONDAKINAK MURRIZTEKO PROPOSAMENAK", herrian, eskolan, etxean, kalean, zer zarama sortzen dugun eta kopurua nola gutxitu ahal dugun aztertuz, hondakin horiek birziklatzeko, murrizteko eta berrerabiltzeko prozesuak lantzea eta hortik hondakin-prebentziorako ideiak proposatzea. Lehiaketaren helburu hauen barruan, bideo motz baten bitartez, kontsumitu beharreko elikagaiak egoki kudeatzeko beharra nabarmentzeko eta, hala, zaborrarik ez sortzeko eta biohondakin gutxiago sortzeko ideiak baloratuko dira.
Lehenengo edizio honetan, lehiaketak bi atal izango ditu:
1. Atala: Eskolak Garbi, Zero Zabor-Birziklaiaren bidea” Eskola-umeentzako Lehiaketa, Lehen Hezkuntzako 3. zikloetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleei zuzenduta dagoena.
2. Atala: Herria garbi nahi dugu, ekin! lelopean hondakin-prebentzioaren arloan kontzientziorako jarrerak onak sustatuz, adierazi gauzatuko duzuen ekimena(sentsibilizazio-jarduera, konponbideren bat, etabar). Lehendabizi, zuen inguruan hondakin sorkuntzarekin lotutako benetako arazo bat detektatu ondoren, zaborrak murrizteko konponbide berritzaile bat bilatu eta bururatuko zaizuen ideia konta iezaiguzuea bideo-labur baten bidez ere. Bi minutu nahikoa izango dira. Espero dugu lehiaketaren edizio honetan proposatzen ditugun jarduerak baliagarriak izatea, udalerriak, herritarrak eta eskola-erkidegoak gure hondakinek sortzen dituzten ingurumen-arazoen kontzientzia handiagoa hartzeko, konponbideei buruz gehiago jakiteko eta, horren arabera jokatuz, garapen iraunkorraren aldeko eragile aktiboa izateko.
NOLA AURKEZTU PROPOSAMEN BAT Inskribatu zure ekintza 2015ko azaroaren 21tik aurrera (Lanak 2016ko apirilaren 7ra arte luzatu izan dugula gogorazten dizuegu) Parte hartu ahal izateko, deskribatu hondakin-prebentzioaren arloan izan duzun ideia edota gauzatuko duzun ekintza (sentsibilizazio-jarduera, konponbideren bat,eta abar).
  • JARDUEREN DATA. Ekintza 2015eko azaroaren 21etik 29ra bitartean egiteari garrantzia gehiago emango diogun arren, damagun "HERRIAK GARBI, ZZ-BIRIZKLAIAREN BIDEA DEBABARRENEAN" proiektuaren aurtengo ikasturtean zehar sortu edo bururatu ahal zaizuen edozein ideia edo proposamenak ere ongietorriak dira, apirilaren 7a baino lehen garatzen baldin badira. 
  • JARDUEREN TEMATIKA. Ekintzek, lehiaketaren leloan aipatzen den bezala, "Zaborra murrizteko proposamenak", eskolan, etxean, kalean, zer zarama sortzen dugun eta kopurua nola gutxitu ahal dugun aztertuz, hondakin horiek birziklatzeko, murrizteko eta berrerabiltzeko prozesuak lantzea eta hortik hondakin-prebentziorako ideiak edo propoamenak izan behar dira: «3R-ei» buruzkoak izan behar dute: Hondakinak muRriztu, produktuak beRrerabili eta materialak biRziklatzeari buruzkoak.


Informazio gehiagorako,SARIAK, OINARRIAK ETA BALDINTZEN lehioa bisitatu



No hay comentarios:

Publicar un comentario