Herriak Garbi

Gipuzkoako gizartearen hainbat alorrek hondakinen aferari buruzko kontzientziazio, prebentzio eta formakuntzaren beharra adierazi dute. Eskaera horri erantzuteko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako proiektu hau auzkezten dzizuegu. HERRIAK GARBIRIK, ZEROZABOR-BIRZIKLAIAREN BIDEA DEBABARRENAN” proiektua, Debabarrenako ikastetxeetan, tokiko komertzioaren jardueran eta herritarrengan oro har hondakinen prebentzioaren gaineko kontzientziazioa areagotzera zuzendutako proiektu pilotoa litzateke, Zero Zabor, hau da 4B-ak, murriztapena, berererabilpena, berziklapena eta birpentsatzea filosofia lantzeko. Hondakinak betidanik existitu dira historian zehar, baina ez dira beti arazo izan. Garai batean, hondakin gehiena materia organikoa izanik, natura bera, gai zen hondakin horiek birziklatzeko. Gaur egun aldiz, sortzen dugun hondakinen konposizioa eta bolumena aldatu dira: sortzen dugun hondakin asko ez da material biodegradagarria eta gainera gero eta toxikoagoa da; bestalde, bolumen aldetik ere, askoz hondakin gehiago sortzen dugu pertsonako. Honek guztiak, naturaren ahalmen garbitzailea gainditzea ekarri du eta hainbat arazo sortu ditu. Arazoa kontsumo-gizartearen muinean dago, eta ekoizpen-metodoak eta bizimodua aldatu ezean, bueltarik gabeko arazo izatera iritsi daiteke. Geroz eta natur baliabide gutxiago dago, eta geroz eta hondakin eta kutsadura gehiago sortzen da. Zaborra, gizartearen porrotaren froga da. Baina, zaborra ez da ezinbestean pairatu beharreko kaltea, gaizki diseinatutako materialen kudeaketa baten ordaina baizik. Guztion arazoa izanik, gizarte osoaren ardura da sortzen ditugun hondakinen kopurua murriztea, ingurumen inpaktua murrizten duten teknologiak bultzatzea eta ezinbestean sorturiko hondakinen kudeaketa on bat egitea. Hau guztia dela eta, gaur egun hondakinak arazo eta aukera bilakatu dira. Arazo, osasunarentzat eta ingurumenarentzat, eta aukera paregabea berrerabilera arduratsua egiteko. Atez-atekoa, errausketa, bostgarren edukiontzia, autokonposta... azken urteetan herritarron eguneroko hiztegian pixkanaka sartzen ari diren hitzak dira. Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko ereduen inguruan sortutako eztabaidak eta eredu bakoitzaren abantailak eta desabantailak alde batera utzita, gizarteak ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ezin da ukatu, auzia sinplea bezain sakona da eta egungo gizarte-ereduari eragiten dio bete-betean: kontsumoa, berrerabilpena, osasuna, energia, ekonomia, udal politika … Debabarrenan gaur egun sortzen ditugun hondakinen %85tik gora birziklagarriak direla jakinda ere, birziklapen tasak ez dira %35ra iristen. Eskualdeko zenbait herrietan, hain zuzen ere Eibar edo Elgoibarrek, 5. edukiontzia ezarri dute jada, aldiz, beste udalerri batzuk (Deba, Mutriku) auzokonpostaia ezartzen hasi dira zero zabor ideiaruntz pausoak emanez. Honetaz gain, urtero, Debabarrenako herri guztietan etxeko konpostaiaren kanpainak abian jartzen dira herritar ugari parte-hartzen duelarik. 2. HELBURUAK - Eskualde mailan eta, hain zuen ere, Debako eskoleetan froga piloto gisa, hondakinen tratamendu egokia era integralean burutzen duen eskola bihurtzea eta hondakin materiak, ahalik eta gehien zerora murriztea. - Ikasle txikienen artean ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako ohiturak sortzea, eskolan barruan baita eskolaz kanpoko ekintzak burutuz. - Ikasle eta gurasoen artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta pentsamendu kritikoa sustatzea (ume-guraso trasmizioa). - Hondakinen gaiaren arloan, proiektu honen bidez, familien eta administrazio ezberdinen inplikazioa lortzea. - Herritarrak, gurasoek bereziki, hondakinen arazoekin kontzientzia hartzea. - Oro har, herrigintzan laguntzea eta zehazki hondakinen kudeaketari dagokionean, herritarra eta ikastetxea lehen mailako protagonistak izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario