jueves, 21 de enero de 2016

Herria Garbi nahi dugu, ekin! bideo-lehiaketa

bideoak aurkezteko epea apirilaren 7ra arte luzatu dugu!!
Edukia Herritarrak oroar eta Ikastetxeak erebai, gizartearen eta ingurumenaren premiei erantzun nahi badie, ingurunea ulertu eta bertan esku hartzeko ezagutzak eta gaitasunak ezarri behar dituzte, hobekuntzarako konpromisozko jarrerak eta baloreak sustatuz, eta zentzu honetan, denok, gure erabakien bitartez, eragile aktiboak garenez hondakin gutxiago ekoiztea eragin dezakegu.
LEHIAKETAREN OINARRIAK Nola? ba, ingurumenari kalte txikiagoa eragiten dioten jakiak aukeratu ez ezik, kontsumitu gabe zaborretara botatzen ditugun jakien bolumena murriztu ere egin baitezakegu.
Filosofia hori Debabarrena eskualdeko herritarrak oroar eta, bereziki 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoen artean zabaltzearren, Debanaturak, Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzaz, “Herria Garbi nahi dugu, ekin!” lelopean bideo-lehiaketaren lehenengo edizioa abiarazi du.
Gaia, hau izango litzateke, "Janaria ez da hondakina", etxean zer zarama sortzen dugun eta kopurua nola gutxitu ahal dugun aztertuz, hondakin horiek birziklatzeko, murrizteko eta berrerabiltzeko ideiak proposatzeko.
Lehiaketaren helburu hauen barruan, bideo motz baten bitartez, kontsumitu beharreko elikagaiak egoki kudeatzeko beharra nabarmentzeko eta, hala, zaborrarik ez sortzeko eta biohondakin gutxiago sortzeko ideiak baloratuko dira.
Lehiaketaren oinarriak: joan blog honen "BIDEO LEHIAKETA" atalera. Baliabideak: Interneten gai honen gaineko informazio pilo bat dago, bila ezazue!