Eskolak Garbi

ESKOLAK GARBIRIK, ZERO ZABOR-BIRZIKLAIAREN BIDEA proiektua, Debabarrenako ikastetxeetan hondakinen prebentzioaren gaineko kontzientziazioa areagotzera zuzendutako Kanpaina eskolarra litzateke. Gizarte osoak sortzen ditu hondakinak eta, beraz, haien kudeaketa egokia gizarte osoaren ardura da nolabait. Hala ere, hezkuntza-arloak funtsezko papera jokatzen du prozesu horretan, mezu argia helarazi behar baitie belaunaldi berriei: ingurumena babestea norberaren eta gizarte osoaren ardura da. Eskolak gizartearen eta ingurumenaren premiei erantzun nahi badie, ingurunea ulertu eta bertan esku hartzeko ezagutzak eta gaitasunak ezarri behar ditu, hobekuntzarako konpromisozko jarrerak eta baloreak sustatuz, eta zentzu honetan hondakinen gaian hausnarketa bat egitea ezinbestekoa litzateke.
«Hondakinak nola eta zenbat sortzen diren ekoizpeneko eta kontsumoko eredu jakin baten adierazgarri dira; eredu hori bistan da desegokia eta erasotzailea dela, baina behin eta berriz erortzen gara horretan, eta gizarteak nahikoa lan izaten du inguruarekineta bere buruarekin jokabide adeitsuagoak eta eraginkorragoak hartzen. Halako jokamoldeak gure kulturan sakonki sustraituta daude, baina ikasitakoak direlako hain zuzen, uste osoa dago aldatu egin daitezkeela... ( Diputatuen Kontseiluak, 2014ko otsailaren 25eko bileran, besteak beste, hartu zuen erabakia da hau). Hau dela eta, heziketa eta prebentzioa hondakinak egokiro kudeatzeko premisa ezinbestekotzat har ditzakegu. Zer egin dugu orain arte? 2014-2015 ikasturtean zehar, Debanatura elkarteak Lehen Hezkuntzarako tailerrak sortu eta pilotu eran jarri ditu Debako ikastetxeetan, LHko 6. mailako 3 geletan, eta D.B.Hko 1go. mailako 3 geletan, guztira 120 ikaslek hartu zuten parte.
Konpetetntziak Tailerretan, Euskal Curriculumean proposatzen den "Gizarte errealitatea hobetzeko eta natura defendatzeko proiekuetan konprometitzea, norberaren edo/eta kolektiboen interesetan oinarritutako hausnarketen eta iritzi kritikoen ondorioz" konpetentzia lantzen da.
2015-2016 ikasturterako Hezkuntza Eskaintza.
A. Lehen Hezkuntzako tailerrak B. Eskolako konpostagunea proiektua C. Zero Zabor-Birziklaia bidearen Eskola-umeentzako Lehiaketa
NORI ZUZENDUA: Gipuzkoako ikastetxe guztien 3. zikloko ikasleentzako (LH 5 eta 6). • METODOLOGIA: Metodologia aktiboak eta parte-hartzaileak erabiltzen dira, ikaslearengan fokatuak eta konpetentzietan oinarrituak, elkartasuna, lankidetza, pentsamendu kritikoa, ekintzaletasuna eta konpromisoa landuz. • ESKAINTZA: Guztira 2 tailer-sekuentzia eskaintzen dira (gelaka eta hautatutako mailan,dohainik guztiak)eta Europako Hondakinen Prebentziorako Astearen baitan, Eskola-umeentzako Lehiaketan parte hartzeko gonbidapena. Ikastetxe bakoitzak bi tailerrak burutu ditzake, edo horietatik nahi duena aukeratu, bere beharren arabera. • KONTAKTUA: Diego Mendoza (debanatura@hotmail.com).

No hay comentarios:

Publicar un comentario